ERRESERBA NOLA EGIN

  Erreserbaren eskaera beherago aurkituko duzun formularioaren bitartez egin behar da. Egutegian ikusi dezakezu aterpetxearen erabilgarritasun-egoera eta bertan interesatzen zaizun datak markatu ditzakezu. Web atari honek hurrengo 12 hilabetetan zehar bakarrik erreserbak egiteko aukera ematen du. Instalazioak denbora tarte honetatik aurrera erreserbatu nahi baduzu 94 669 32 04 telefonora deitu edo aterpe@guenes.info telefonora deitu beharko duzu baina erreserba ez da behin betikoa izango, berdin da nola egiten duzun (web, telefonoa edo posta elektronikoaren bidez), erantzun irmoa jaso arte.

Calendar is loading...
- Disponible
22
- Reservado
22
- Pendiente de Aprobación

captcha

Zure erreserba jasotzen dugunean erreserba baieztatuko zaizu, aterpea data horietan libre badago. Webgunean aurkituko duzun inskripzio orria jaitsi, bete eta bidali iezaguzu Prezioa: Aterpetxearen salneurria 180 Euro dira gau bakoitzeko (eguneko erreserba 12:00 - 12:00). (Aterpetxea egun-erdia alokatzeko aukera dago, ostaturik gabe, 9:00-tik  21:00-ra arte.  Prezioa: 90 Euro)  Seinalea ordaindu. Zure erreserba irmoa izango da behin luzatuko dizugun kontu korrontean, taldeko zein erreserbaren arduradunaren izenean, zenbatekoaren %25 sartuta.

Kontu zenbakia:

Laboral Kutxa - ES67 3035 0422 9842 2001 5541

Ez badugu seinalea erreserbaren baieztapenaren osteko 5 lanegunetan jasotzen, hau ezeztatua geldituko da eta aterpea berriz ere libre geratuko da hartutako datetan.

  

Zure etorrera prestatzeko jar zaitez gurekin kontaktuan. Sarrera arratsaldeko 19:00ak baino lehen izango da.

   Heldu baino lehen falta den zenbatekoa eta 200 eurotako gordailua sartu beharko da. Eskudirua ere onartua izango da aterpera heltzerakoan. Gordailua behin instalazioetan, altzairuetan zein etxeko tresnetan inolako kalterik dagoela baieztatua, bueltatuko da. Kalteak fidantzaren zenbatekoa baino altuagoa badira, bien arteko diferentziaren zenbatekoa eskatzeko eskubidea gordetzen dugu. Dena ondo dagoela ziurtatu ondoren, gordailua bueltatuko zaizu luzatutako kontu korrontean.

Anulazio kasuetan:

  • Sartu baino 30 egun lehenago egiten bada, seinalearen %100 bueltatuko da.
  • Sartu baino 29  eta 15 egun bitartean egiten bada, seinalearen %50 bueltatuko da.
  • Sartu baino 14 egun beranduago egiten bada, seinale osoa galduko da.
  • Gauza bera gertatuko da erreserba murrizketekin.

ATERPEKO ERABILERERAKO ARAUAK ETA BALDINTZA OROKORRAK

  • Sarrera 19:00ak baino lehen izango da. Gutxi gorabeherako iriste ordua zehaztu beharko da.
  • Azkenengo eguna, gelak 12:00ak baino lehen libre utzi beharko dira. Instalazioak oinarrizko materiala du. Erabiltzaileek lo egiteko zakuak, edo maindireak, norbere garbitasunerako beharrezkoak dituen tresnak eraman beharko dituzte.
  • Erabiltzaileek instalazioak zaindu beharko dituzte (barrualdetik zein kanpoaldetik) hauek garbi eta txukun utziz. Hortaz, hondakin guztiak batu eta kanpoaldean dagoen zaborrontzira bota beharko dituzte.
  • Erabilera desegokiagatik zein nahita eragindako kalteak, hauek eragindako pertsona berak ordaindu beharko ditu.
  • Aurkituriko edozein kate aterpeko arduradunari jakinarazi.
  • Momentu bakoitzean, beharrezkoak diren argiak baino ez erabili, besteak itzalirik mantenduz.
  • Beharrezko baino ez den ura erabili.
  • Aterpean onarpen eskubidea erreserbaturik dago.
  • Aterpean ezingo da inolako droga edo alkoholdun edaririk sartu.
  • Aterpe barruan ezingo da erre.
  • Aterpe barruan ezingo dira animaliak sartu.
-->