
Aterpeak hiru gune bereiziak ditu, hauetara atari nagusitik hel daitekeelarik.
1. Gunea: – Elbarrientzako logela.
- 2 edo 3 pertsonentzako gela (ezintasunaren arabera).
- Komuna eta dutxaz hornitua.
2. Gunea: – Egongela.
- Egongela zabala eta abegitsua, tximinia, sofa, besaulkiak eta mahaiez hornitua.
- Telebista eta bideoa.
- Konketa duten 2 komun.
3. Gunea: – Beheko solairua.
-
52 pertsonentzako jangela. Barruko ekintzak aurrera eramateko aproposa.
- Sukalde industrial osoa, hozkailu, sutondoa, ontzi-garbigailu, eta garbigailua.
-Goiko solairua.
-
Bi geletara sarrera ematen duen hall bat, jesarleku eta mahaiekin
- 1 Logela – 16 ohatze.
- 2 dutxa, 3 konketa eta 2 komun dituen bainugela.
- Aterpearen aurrealdera ematen duen balkoia.
- 2. logela – 20 ohatze.
- 2 dutxa, 3 konketa eta 2 komun dituen bainugela.
Kanpoaldea:
- Aterpeak 2000 m²-tako kanpoko azalera du, aurrealdean lorategi bat du, atzealdean berriaz ekintza zein jolas ezberdinak aurrera eramateko aproposa den zelai zabala.
Honetaz gain, aterpeak biltegi, despentsa, galdara-gela eta garbiketarako tresnak ditu. Erabil daiteken ur beroa eta berogailua.