ATERPEA   santxosolo   Santxosoloko Aterpea Güeñesko udalerrian kokaturik dago, Enkarterriko eskualdean, Artxube eta Lambarri auzoetan hain zuzen ere. Udalerriko herriguneetatik kanpo dagoenez, estatua ingurune paragabe baten barruan kokaturik dago, paisai ederrez eta naturaz inguraturik dago. Dena den, nahiz eta lasaitasun giro baten barruan murgilduta egon, komunikazio ezin hobea du, izan ere, bidegorri batek aterpea Gueñes eta Arenatzarte parkearekin 15 minututan lotzen ditu. Gainera, aterpea Lanbarriko geralekutik kilometro erdira dago, bertan FEVEko tren geltokia dago eta Bilbotik Balmasedara doan Bizkaibus autobusa pastasen da. Era berean, zonalde honetan Gueñes eta Sodupeko tren eta autobús geltokiak ere badaude 2 eta 3.5 kilometrotara hurrenez hurren.       GUEÑES   gallarraga   Gueñes udalerria edo “Gueñes kontzejua”, enkarterri zonaldeko ekialdean kokatuta dago, Kadagua haranaren barruan. Gorabehera geografiko nabariko tokian kokatuta dago, hegoekialdetik ipar-mendebaldera “Bizkaiko Antiklinal” egiturez zeharkatuta. Hareharri, kareharri eta margazko materialen txandaketak eta bere higaduraren kontrako erresistentzi ezberdinek haran estu batez, kadagua ibaiak zeharkatuta dagoen haran estua hau bere bi alboeetan, mendialde aldapatsuen artean oso leku gutxi dauka jendea eta industri zonaldeak bertan finkatzeko. Eskuialdeko tontor garrantzitsuenak hurrengoak dira: Ganekogorta (999 m.), Aguilatos (662 m.), Gallarraga (862 m.), Paguero (789 m.), Congueda (682 m.), Crucijadas (224 m.), y Pico Laguna (563 m.). Ezkerraldean La Cruz (631 m.), Pico Ubieta (637 m.), Ategui o Enmedio (537 m.), Lujar (541 m.) y Eretza (871 m.) nabarmentzen diren bitartean. Kadagua ibaia, enkarterri eskualdeko ibairik garrantzitsuena izateaz gain, beratko ekialdetik zehar garraioetarako bide naturala da, gaur egun herrigune eta industrialdeak tartekatzen diren etengabeko multzoa osatuz. Gueñes Kontzejuan zehar igarotzen denean ezkerraldetik Agua Fría, Markoleta, Grazal, Urrarán, Recorquilo eta Norza errekak hartzen ditu, besteak beste. Eskuinadetik, berriz, Zartuña eta Nocedal. Udalerri honetan nabarmentzen diren bizilekuak, herrigune edo multzo txikietaz osatuta dago, orokorrean kadagua haranaren behealdean kokatzen direlarik. Hiriburua Gueñes da, Sopuertako errepidearen ondean kokatzen dena, 81 altuerara. Erdihunetik 7.6 kilometrotara La Quadrakokatzen da; Santxosolo eta San Pedro de Goikuria, 1.4 kilometrotara; Sodupe eta Zaramillo 4.4 km-tara.       NOLA HELDU
  • TRENEZ
feve FEVE hurbileko trena. La Concordia (Abando) tren geltokia. Balmaseda – Bilbao linea Lambarri geralekua edo Gueñes Geltokia Ordutegiak
  • AUTOBUSEZ

Bizkaibus autobusak. Termibus geltokia (Bilbo) Balmaseda- Bilbao linea

Ordutegiak  
  • KOTXEZ
kotxea Cómo Llegar Bilbao - Albergue Santxosolo from Gugaz_TB on Vimeo. Bilboko erdigunetik:
  • A-8 errepide hartu Santander/ Balmaseda norabidean.
  • 119 irteera hartu BI-636 Balmaseda errepiderantz
  • Jarraitu BI-636 errepidetik 13,6 km. Hartu 19. irteera (BI6351 Güeñes Este).
  • Biratu ezkerraldera Artxube kalean. Jarraitu 1.1 km eta biratu ezkerraldera Lambarrin Santxosolo auzoan sartzeko Muebles Vizcayan
  • Jarraitu zuzen 200m. trenbidea- pasagunea pasa ondoren
 
-->