Arenatzarte Parkea
Arenatzarte aire zabaleko museo bat da, non arte abangoardista eta inguru naturala uztartu nahi diren. Museoa, Arenatza parkean kokatzen da, 1.5 hektareetako zabalera duen parkea.
Lorategi botanikoa hau hogeita hamar zuhaitz baino gehiagoz osatua dago, ibilbide ezberdinen bitartez lotzen diren hauetariko zuhaitz askok ehun urte baino gehiago dutelarik.
Koldobika Jauregi, Angel Garraza, Roscubas anaiak eta Mikel Lertxundiren artelanak Arenatzarteko bilduma iraunkorra osatzen dute. Lorategiko Etxean, eta kristalezko eraikuntza modernoan artista ezagunen tamaina txikiko artelanak ere ikusgai egoten dira.
Urrestietako Batzar Etxea – Enkarterrietako Museoa
Eraikuntza hauetan biltzen ziren herritarren ordezkariak. Eraikuntzok osatzen duten multzo historikoan “arbola santua zegoen eta honen azpian elkartzen zirenantzinako enkarterriarrak Errepublikako gaiak erabakitzeko”. Batzar Etxe honetan biltzen ziren eskualdeko kontzejuetako ordezkariak guztiei zegozkien gaiei buruzko erabakiak hartzeko. Gaur egun Enkarterrietako Museoa dago bertan. Barnean, museoko geletan zehar paseatuz, Enkarterriko historian barrena ibilbide interesgarria egin dezakegu.
Loizaga Dorrea. Automobil zahar eta klasikoen Museoa
XIII. mendeko defentsa dorre bat badirudi leku aproposa dela barruan luxuzko autoen bilduma zoragarri bat gordetzeko. Rolls Royce markan oinarritutako bilduma da, eta bertan xehetasunez erakusten dira autorik adierazgarrienak. Automobilaren munduan ospetsuak izan diren bestelako markak ere badaude. Hori guztia mendiez eta basoez inguratutako paraje batean; kostatik eta bere hondartzetatik oso hurbil.
El Pobaleko Burdinola
Muskizko udalerrian, metzaldearen erdi-erdian, Pobaleko burdinola dago. Artisauen tilerra zen, eta, bertan, burdin mea lantzen zuten metal bihurtzeko. Horrez gain, era guztietako objetuak ere egiten zituzten bertan.
Langintzarako osagaiok zeuden burdinolaren inguruan: olagizonen etxea, errota (garia eta artoa ehotzeko bi errotarri zituen), ogi-labea, baratzeak eta ikatza zein egurra lortzeko mendiak.
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
Antzina meatzaritza garrantzitsua izan zen inguru batek ezin du ahaztu bere jatorria. Horregatik, meatzaritzaren industri ondarea mantentzera bideratutako museo batean hori guztia jasotzeko aukera eskaintzen digu.
Bizkaiko meatzaritzaren historiatik paseatzeko aukera da. Han, tresnak, makinak eta dokumentuak aurki daitezke, lurrun-makinen bilduma, eta baita artista ospetsuek meatzeetan oinarriturik egindako lanak ere.
La Encartada Boinas Museoa
La Encartada ehungintza-artile lantegia, Kadagua ibaiaren ibarretan jaio zen 1892an, iraultza industrialaren hasieran. Lantegia errota zahar baten inguruan hazi zen, honen inguruan eraikuntza ezberdinak eraikiz: lantegia, langileen etxeak, kapera, eskola funtzioak ere betetzen zituena…Beste artikuluen artean txapelak egiten zituen 1992ra arte, lantegia itxi zen urtea. Gaur egun lantegia museo bihurtu da.
Villaverdeko Harana Etnografi Museoa
Valle de Villaverdeko aintzineko eskola hauek bere baitan herriko Museo Etnografikoa gordetzen dute, 2001eko uztailan zabaldu zutena. Museoak bisitariari denboran zehar bidaia bat egiteko aukera eskaintzen dio, bidegabe ahaztutako gertuko iragan batean gure aiton-amonak nola bizi ziren ezagutzeko aukera, alegia.
Koben Koba. Europako Arte Paleolitikoaren Interpretazio Zentroa
Kobenkoba Europako paleolitoko labar-arteari buruzko lehen interpretazio zentroa da, kobazulo batean kokatuta, gizakiek bere lehen kezka artistikoak azaldu zituzten eszenatokietako bat da.
Pozalaguako Koba
Pozalaguako koba paregabe eta berezitzat jotzen da barruan dituen estalaktita eszentrikoengatik. Marrazki bitxiak osatzen dituzte norabide guztietan nahastuz. Barruan laku bat egon zen, baina dagoeneko lehor dago. Hala ere, ikustea merezi du. Koba honek kasualitatez aurkitu zuten 1957an, eta berritze prozesu baten ondoren jendearentzat ikusgai jarri da, bere aberastasuna miresteko.
Karpin Abentura
Karpin Abenturak ondorengo gaiez gozatzeko aukera ematen die bisitariei:
Dinosauroen Harana: Kanpamentu paleontologiko honetan dinosauroetako espezierik deigarrienetakoa biz idira, euren bizimodua azaltzen duten lau ikerlariekin batera.
Piztien Lorategia: Dinosauroak desagertu eta gero, bi animalia talde bizirik atera ziren Lurra heredatuz: hegaztiak eta ugaztunak.
Natura Bizia: Animali ezberdinen 55 espezie baino gehiagoetarako babes pribilegiatua.
Zer Egin
Basori S.L.
Taldeentzako neurrira egindako multiabentura programak. Kanoak, zaldiak, abentura ibilbideak eta BTT, beste eskaintza batzuen artean.
Eskatu aurrekontua inolako konpromesurik gabe. Gainera, Santxosoloko aterpean geratzen bazara deskontuak eskuratua ahalko dituzu.
C/ Kadagua s/n – 48830 Sodupe (Güeñes)
Tel: 946 693 204
E-mail: info@basori.com










